2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

11. taldea KONPETENTZIA DIGITALA gaia landu zutenek hurrengo ebaluazioa egin dute. Taldeko kideak hauek dira: Naroa Castaño, Tamara Castro, Eider Chaves, Igone de la Peña, Erika de las Heras eta Laiene Pérez.

EBALUAZIOA:

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Lana aurrera eramateko, talde bezala oso ongi moldatu gara eta horrek beraz, lana asko erraztu du. Horrela, orokorrean ondo eraman dugu lana aurrera, lan handia eginez eta esfortzu izugarria jarriz gure partetik.


Nola antolatu zarete lana egiteko?

Testua oso luzea zenez, seion artean banandu dugu irakurtzeko. Behin irakurri eta gero komunean jarri ditugu bakoitzak laburtutako ideia nagusiak.Ostean, denon artean erabaki dugu zeintzuk ziren garrantzitsuenak, eta amaitzeko,aukeraketa finala egin dugu aurkezpenean jartzeko.


Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Lana egiteko, denbora asko eskaini dugu bai talde moduan bai indibidualki; testua irakurtzen, gaia laburtzen, aurkezpena prestatzen…

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Horrelako aurkezpena egitearen arrazoia izan da, ahalik eta dinamikoen egiten saiatu nahi izan garela, baian denbora faltagatik denbora askorik ez dugu izan. Horrela, Power Pointaren bidez, ideiarik garrantzitsuenak aipatu ditugu, kontzeptu garrantzitsuenak jartzeko nahian.

Zaila izan da lana?


Lana zaila baino astuna izan dela esan dezakegu, izan ere, testua oso luzea izan da eta ez da gure interesekoa izan, gauza asko pasa den urtean landu baikenituen, beste batzuk ez zetozen gure gaiarekin bat…. 
 
11. taldea Naroa Castaño, Tamara Castro, Eider Chaves, Igone de la Peña, Erika de las Heras eta Laiene Pérez kideek osatzen dute. Heiei egokitu zaien gaia Konpetentzia Digitala (izenburu originala: Alfabetización Mediática y Competencias Digitales) izan da.

Gaian, hezkuntza mediatikoari buruz eta alfabetizatze digitalari buruz hitz egiten da, kontzeptu orokor batzuk adieraziz. Aurkezpena egin baino lehen gaian sartzeko hurrengo bideoa jarri zuten:












Ondoren, power point hau erabili zuten eta gaia sakonean aurkeztu zuten:
















Jarraian, talde honek egindako lana eskuragarri daukazue.




2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

4. taldeak, SOCIEDAD MULTIPANTALLAS / PANTAILA ANITZEN GIZARTEA gaia aurkeztu zuena, lanari buruz egindako ebaluaketa jarraian. Talde honetako kideak; Oihane Landazabal, Zugatz Llona, Peio Macias, Udane Madariaga, Ane Ondarroa, Nerea Navarro eta Izaskun Módenes.

Zelan eraman duzue aurrera lana?
 
Lehenik eta behin tokatutako gaiari buruz zeuden testuak aztertu genituen, ondoren bakoitzari zati bat egokituz, koherentzia eta orden baten barruan. Orduan, epe bat jarrita bakoitzak etxean landu behar zuen egokitutako testua, hurrengo gelditu ginen egunerako ideia garrantzitsuenak kideei azaltzeko.
Testua landu eta kideei azaldu ostean idatzizko lana egin genuen, bakoitzak bere zatia Word batera pasatuz, labur eta ulerterraz. Bukatzeko, denon artean aurkezpena prestatu genuen, bakoitzak bere zatia nola nahi zuen argituz, aurkezpenean erosoago egoteko.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Esan bezala, guztiok testuak aztertu ondoren bakoitzari zati bat eman zaio, eta banaka landu dugu zati hori ondoren kideei azaltzeko. Beraz, esan daiteke, lana zatika egin dugula, baina ondoren bakoitzak berea azaldu du gainontzekoen aurrean helburua, azkenean denok gaia bere osotasunean ezagutzea izanik.

Zebat denbora eskaini diozue lanari?

Denbora nahikotxo eskaini diogu lanari; hamabost bat ordu gutxi gora-behera.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Power pointa egitea erabaki genuen aurkezpen sinple baina ulerterraz bat egiteko asmoz. Azkenean, formatu hau denok erabili dugu, beraz gu ere erosoago geunden aurkezpena prestatu eta egiterakoan.

Zaila izan da lana?

Ez da lan bereziki zaila izan; gainera oso interesgarria izan da gizartearen aldaketaz ohartzea eta baita, eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten teknologia berrien alde ona eta txarrak ezagutzea eta hauek kontrolatzeko argibideak jakitea.

2. TALDEA: INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Talde hau zazpi ikasleez osatuta dago: Ainhoa Soto, Ainhoa Urtiaga, Nerea Virto, Unai Torre, Egoitz Sanchez, Miren Zorrozua eta Hegoi Santisteban.

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Hasteko, artikuluak banatu genituen eta bakoitzak bere partea landu zuen, baita euskararatu ere. Ondoren, bildu eta denon artean amankumenean jarri eta ondraindik laburrago jarri genuen. Hasieran, ez genekien nola lotu informazioa, izan ere, testuak gauza desberdinei buruz ari ziren. Beraz, asko kostata egin dugu lanaren zati hori. Ondoren, behin ia dena antolatuta zegoela, Prezia egiten hasi ginen. Prezia egin bitartean, informazioa antolatzen amaitu genuen eta aurkezpena prestatzeari ekin genion.

 Zenbat denbora eskeini diozue lanari?

Lana egiteko, aste batean zehar, egunero 2-3 ordu inguru eman ditugu lanean.

 Zergatik aurkeratu duzue horrelako aurkezpen bat egitea?

Aurkezpen hau egiteko Prezi programa aukeratu dugu, horrelako lanak egiteko egokiena eta aurreratuen a dela pentsatzen dugulako. Gainera, bertan, bideoak, argazkiak, testuak, ahots grabaketak… sartzeko aukera ematen digu.

 Zaila izan da lana?

Batez ere, hasieran egin zaigu zaila, izan ere, aurretik aipatu bezala, asko kostatu zaigu hainbeste informazio laburtu eta elkarren artean ados jartzea, lana antolatzeko.

Hala ere, gustora egin dugu, izan ere, pozik gelditu gara lortutako emaitzarekin. Izan ere, gauza desberdinak antolatu genituen: Konexio zuzenak, ingelesez, euskaraz, baita, zuzeneko aurkezpenak…
3.TALDEA: PANTAILA UGARIKO GIZARTEA

Mikel Karrillo, Tania Falcon, Laura Gallo, Uxue Gonzalez, Erlantz Gonzalez, Lander Gonzalez eta Nerea Lago. 

Zelan eraman duzue aurrera lana? 

Egokitu zitzaizkigun testuak banatu, haien laburpenak egin, euskaratu eta gure artean komentatu genituen. Horren ondoren, aurkezpena power point baten bidez egingo genuela erabaki eta lan idatzia eta aurkezpena prestatzeari ekin genion.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Testuak lantzeko 3 taldetan banatu ginen, talde bakoitzak testu bat jorratu zuen. Gero, talde erdiak lan idatzia prestatu zuen eta horretan oinarriturik aurkezpena antolatu zuten gainerakoek. Lan egiterakoan, dena den, beti izan dugu beste taldekide guztien laguntza.

Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Lehenengo egunean aurkeztu behar izan genuenez, nahiko denbora gutxi izan dugu, 2-3 aste inguru. Talde txikiak astean bi aldiz elkartu gara, talde handian ordea behin. Aurkezpen egunaren aurretik, hura prestatzeko elkartu ginen, power pointa gainbegiratu eta guztia antolatzeko.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea? 

Biderik errazena eta ulergarriena iruditu zitzaigulako gure gaia ikusirik.

Zaila izan da lana?

Testuak ulertzea zaila iruditu zitzaigun batzuetan eta are zailagoa horiek euskaratzea. Hala ere, guztion artean lortu genuen ulertzea.
1.TALDEA: INFORMAZIOAREN GIZARTEA. 


Ainara Calzada, María Ugarte, Nora Uriarte, Ane Urkia, Irati Vilariño eta Iñigo Zarate. 

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Lana egiteko momentuan, arazo batzuei aurre egin behar izan diegu. Esate baterako, egokitu zitzaigun gaia, informazioaren gizartea, oso orokorra zen eta kostatu zitzaigun aurkeztuko genituen ideia nagusiak ateratzea. Gainera, gaia nahiko ezaguna izanik, informazio berria eskaintzea zaila egin zitzaigun. Gaia errepikakorra izango zelakoan, ikaskideen arreta deitzeko bideo dibertigarri bat bilatu behar izan genuen (monologo bat).
Hala eta guztiz ere, gustura egin dugu lan taldean eroso sentitu garelako.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Hasieran taldekide bakoitzari testu bat irakurtzea egokitu zitzaion, baita liburu baten kapitulu bat ere. Horrela, egun batean denok elkartu eta ateratako ideia nagusiak komunean jarri genituen. Hala, behin ideia nagusienak aukeratuta, txostena idaztera abiatu ginen. Txostena amaitu eta gero, aurkeztuko genuena erabaki eta power pointa egin genuen.

Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Lanari nahiko denbora eskaini diogu. Alde batetik bakoitzak egokitu zitzaion testua lantzeko, eta bestetik ideiak elkartzeko, aurkezpeneko atal nagusiak adosteko eta power pointa sortzeko.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Aurretik aipatu dugunez, gaia ezaguna zenez, ahozko aurkezpen bat egitea erabaki genuen gaian kokatzeko eta gaiari buruzko ideia nagusiak plazaratzeko. Aurkezpena amaitzeko monologoa sartu genuen egokia iruditu zitzaigulako gaur eguneko gizarteari kritika bat egiteko eta ikaskideen arreta bereganatzeko.

Zaila izan da lana?

Lan hau aurretik aipatu ditugun arazoengatik nahiko zaila iruditu zitzaigun. Gainera, lehenengoak izan ginenez, ez genuen aurretiko erreferentziarik eta horrek zaildu egin zuen gure lan prozesua batez ere aurkezpena prestatzeko momentuan.

2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

5.TALDEA: CEREBROS Y TICS.

Talde honen kideak Leire Anakabe, Ander Ateka, Leire Azueta, Ibai Baldelana, Begoña Barroeta eta Garazi Calleja dira.

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Asko kostatu zitzaigun lana aurrera ateratzea, genituen testuak oso konplexuak ziren, teknizismoz beteta, eta gainera gazteleraz, beraz ez genuen asko ulertzen. Hasiera batean bakoitzak testuen zati bat azalduko zuen, baina pentsatu genuen astunegia izango zela hori azaltzea jendearen aurrean.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Hiru taldetan banatu gara gutxi gora behera, alde batetik hiru pertsonek eztabaida prestatu genuen, beste alde batetik, bi “espezialistak” beraien atalak prestatu zituzten, eta azkenik beste batek eztabaidaren gida egin zuen. Bakoitzak berea egin zuenena, denak elkartu ginen eta grabatzea proposatu genuen.

Zebat denbora eskaini diozue lanari?

Gutxi gora behera 4 ordu bakoitzak bakarka bere partea prestatzen eta gero beste 4 ordu denon artean dena ondo prestatzen. Baita pertsona batek bideoaren muntaia egiteko beste ordu pare bat sartu ditu.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Bideo bat aurkeztea pentsatu genuen, beti aurkezpenak berdinak izaten direlako power pointen bidez. Gainera gure gaia denon aurrean azaltzea oso konplexua izango zen, beraz bideoaren bitartez atseginagoa dela iruditu zaigu.

Zaila izan da lana?

Lana zaila ez da izan, baina tokatu zaigun gaia bai. Gai hori lantzean da gehien kostatu zaiguna, baina beste aldetik lan taldean nola ibili garen ikusitan nahiko ondo moldatu gara.