2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

11. taldea KONPETENTZIA DIGITALA gaia landu zutenek hurrengo ebaluazioa egin dute. Taldeko kideak hauek dira: Naroa Castaño, Tamara Castro, Eider Chaves, Igone de la Peña, Erika de las Heras eta Laiene Pérez.

EBALUAZIOA:

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Lana aurrera eramateko, talde bezala oso ongi moldatu gara eta horrek beraz, lana asko erraztu du. Horrela, orokorrean ondo eraman dugu lana aurrera, lan handia eginez eta esfortzu izugarria jarriz gure partetik.


Nola antolatu zarete lana egiteko?

Testua oso luzea zenez, seion artean banandu dugu irakurtzeko. Behin irakurri eta gero komunean jarri ditugu bakoitzak laburtutako ideia nagusiak.Ostean, denon artean erabaki dugu zeintzuk ziren garrantzitsuenak, eta amaitzeko,aukeraketa finala egin dugu aurkezpenean jartzeko.


Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Lana egiteko, denbora asko eskaini dugu bai talde moduan bai indibidualki; testua irakurtzen, gaia laburtzen, aurkezpena prestatzen…

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Horrelako aurkezpena egitearen arrazoia izan da, ahalik eta dinamikoen egiten saiatu nahi izan garela, baian denbora faltagatik denbora askorik ez dugu izan. Horrela, Power Pointaren bidez, ideiarik garrantzitsuenak aipatu ditugu, kontzeptu garrantzitsuenak jartzeko nahian.

Zaila izan da lana?


Lana zaila baino astuna izan dela esan dezakegu, izan ere, testua oso luzea izan da eta ez da gure interesekoa izan, gauza asko pasa den urtean landu baikenituen, beste batzuk ez zetozen gure gaiarekin bat…. 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina