2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

3.TALDEA: PANTAILA UGARIKO GIZARTEA

Mikel Karrillo, Tania Falcon, Laura Gallo, Uxue Gonzalez, Erlantz Gonzalez, Lander Gonzalez eta Nerea Lago. 

Zelan eraman duzue aurrera lana? 

Egokitu zitzaizkigun testuak banatu, haien laburpenak egin, euskaratu eta gure artean komentatu genituen. Horren ondoren, aurkezpena power point baten bidez egingo genuela erabaki eta lan idatzia eta aurkezpena prestatzeari ekin genion.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Testuak lantzeko 3 taldetan banatu ginen, talde bakoitzak testu bat jorratu zuen. Gero, talde erdiak lan idatzia prestatu zuen eta horretan oinarriturik aurkezpena antolatu zuten gainerakoek. Lan egiterakoan, dena den, beti izan dugu beste taldekide guztien laguntza.

Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Lehenengo egunean aurkeztu behar izan genuenez, nahiko denbora gutxi izan dugu, 2-3 aste inguru. Talde txikiak astean bi aldiz elkartu gara, talde handian ordea behin. Aurkezpen egunaren aurretik, hura prestatzeko elkartu ginen, power pointa gainbegiratu eta guztia antolatzeko.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea? 

Biderik errazena eta ulergarriena iruditu zitzaigulako gure gaia ikusirik.

Zaila izan da lana?

Testuak ulertzea zaila iruditu zitzaigun batzuetan eta are zailagoa horiek euskaratzea. Hala ere, guztion artean lortu genuen ulertzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina