2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

4. taldeak, SOCIEDAD MULTIPANTALLAS / PANTAILA ANITZEN GIZARTEA gaia aurkeztu zuena, lanari buruz egindako ebaluaketa jarraian. Talde honetako kideak; Oihane Landazabal, Zugatz Llona, Peio Macias, Udane Madariaga, Ane Ondarroa, Nerea Navarro eta Izaskun Módenes.

Zelan eraman duzue aurrera lana?
 
Lehenik eta behin tokatutako gaiari buruz zeuden testuak aztertu genituen, ondoren bakoitzari zati bat egokituz, koherentzia eta orden baten barruan. Orduan, epe bat jarrita bakoitzak etxean landu behar zuen egokitutako testua, hurrengo gelditu ginen egunerako ideia garrantzitsuenak kideei azaltzeko.
Testua landu eta kideei azaldu ostean idatzizko lana egin genuen, bakoitzak bere zatia Word batera pasatuz, labur eta ulerterraz. Bukatzeko, denon artean aurkezpena prestatu genuen, bakoitzak bere zatia nola nahi zuen argituz, aurkezpenean erosoago egoteko.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Esan bezala, guztiok testuak aztertu ondoren bakoitzari zati bat eman zaio, eta banaka landu dugu zati hori ondoren kideei azaltzeko. Beraz, esan daiteke, lana zatika egin dugula, baina ondoren bakoitzak berea azaldu du gainontzekoen aurrean helburua, azkenean denok gaia bere osotasunean ezagutzea izanik.

Zebat denbora eskaini diozue lanari?

Denbora nahikotxo eskaini diogu lanari; hamabost bat ordu gutxi gora-behera.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Power pointa egitea erabaki genuen aurkezpen sinple baina ulerterraz bat egiteko asmoz. Azkenean, formatu hau denok erabili dugu, beraz gu ere erosoago geunden aurkezpena prestatu eta egiterakoan.

Zaila izan da lana?

Ez da lan bereziki zaila izan; gainera oso interesgarria izan da gizartearen aldaketaz ohartzea eta baita, eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten teknologia berrien alde ona eta txarrak ezagutzea eta hauek kontrolatzeko argibideak jakitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina